XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta geroztik, badut uste bere itzala lehenago galduko zuen Piarrek, bere makila galduko zuen baino, ezen, haur tchar bat oraino zelarik, aitaren makila behar zuen jaunak eskuetan... lokartzeko!.

Aitak berak irakatsi zion makila hartaz baliatzen.

Frantchoa zenak, Duzunaitzeko erretor sainduak ez ziozkan hiru michterio printzipalak buruan oraino sarrarazten ahal, eta Piarrek, jadanik, bere aitari ikasirik, bazakien: makila saheska emanik, bere buruaren gerizatzen; azpitik goiti, chimichtaren pare, makila haren firurikan erahiltzen; gainetik beheiti, makila harekin, marroaren kopeta porroskatuko zuen kolpean emaiten.

Horiek oro bazakizkan eta nola zakizkan!.

Hots, makilkari bat egin zen izigarria, nehor nihun ez baitzitzaion, borroka-aldi bat harekin egin beharrez, gogo-kontra baizik atheratzen.

Behin bizkitartean, gauaz, Anchicharburuko gaztenaondo handien artetik, zokorik ilhunenean, gizon bat jali zitzaion, jauzian, biderat....

Oren laurden batez arizan ziren, elgar ezin garraituz, elgarren bethekoak biak!....

Oren laurden baten buruan, boneta begietaraino sarturik, chamarrarekin bere burua kukuturik urrundu zen... aita, semea nausi utzirik, han, Antchicharburuko oihanean!.

Hiltzerakoan bakarrik aithortu zion hori bere semeari: Egundaino nehork ez ziakan joan, ordu arte. Nahi nikan ikusi, hire aita bezambat bahintzanez. Ikusi nikan, eta nere gostuz sinhetsi, aiphatu ere ez baituk sekulan, arrats hartako gure gudu izigarria!...

Irrintzinaka bazoan beraz Piarre Biamuntekoa....

Eta horra non, han nombait, Ahatsaho bidean, bertze irrintzina bat eraikitzen den samina....